XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta Leopoldo-k ez zuen bandera hori, Garibaldi-rena zen.

1859-an hasi zen Ludwig Salvator-entzat desterrua, Metternich-en babesperik ez baizen posible.

Ezbehar hauek gizonengana urbilagotu egin zuten gure mutilla, eta Wien-ako jauregi-bizimodua ahaztu egingo du.

Beretzat eta gizon guzientzat maite zuen libertadea.

Bihotzean zeramakien giza-askatasunaren sentimendua.

Wien-ako jauregian ba zeuzkan gela izendatuak, baina zertarako?: libreago zen itsasoan, libreago Nixe-ren kapitaina.

Jatorriaren izateaz ezin odol-hustu geure burua, eta 1914-ko gerratea piztu zenean, Son Marroig utzi egin behar Austria-ko Artxidukea zenak.

Brandais Bohemia-n dago (gaur Txekoeslobakia-n), gaztelu-irudia Elba ibaiaren uretan blai duela.

Wenzeslao Santuaren eraileak, Boleslao Gaiztoak, jasoa da.

Jauregi hau Ludwig Salvator-ena zen eta hara joan zitzaigun pake-bila.

Baina, zoritxarrez han atzerrian eta herbestean egon behar.

Ez da han bere betiko serbitzarietatik inor, ez du han aidekorik.

Bizitza bezela heriotza ere bakardadean jasan behar: 1915-eko urriak 12. Joseba INTXAUSTI.